Applek ez du gaika bere dendan nahi

Egunon gaikazaleok!

Joan den astean argazki bat jarri genizuen, gaika iPad batean probatzen ari ginela. Denak ongi funtzionatzea lortu genuenean, App Storera igo genuen ahalik eta azkarren zuen eskura uzteko. Aste baten ondoren Appleren mezu bat jaso genuen aplikazioari ez diotela erabilgarritasunik ikusten eta ez digutela publikatzen utziko. Konbentzitzen saiatzeko testu bat idatzi genien, baina horrek ere ez zuen balio izan...

Horrela ba, aplikazioa oraindik eta erabilgarriagoa egite aldera, hobekuntza batzuk gehitu beharko dizkiogu. Horrekin sagarraren enpresa gustora geratuko delakoan (bide batez gu ere bai) eta guri bere horretan erabilgarria iruditzen zaigun aplikazioa publikatzen utziko diguten esperantzarekin.

gaika bizi!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina